Tiro bat bota omen zion Hitlerrek bere buruari egundoko sarraskia burutu ostean. Mussolini ere, Suitzara joan nahi zuenean, komunistek bahitu zuten, eta fusilatua izan zen, egindakoaren ondorio, ziurrenik. Espainiar estatuan ez. Are gehiago, ikaragarrizko omenaldiak egiten dizkiete urtero. Gernikako bonbardaketa eta halako hilketak egin ostean, ohean hil zen atentatu horien autorerik garrantzitsuena. Bai, ohean hiltzea bihurtu da ohikoena Espainian. Burutik jota daude; burutik jota jarraitzen dute.
Orain, «los nacionalistas hay que colgarlos», «la calle es mía» edo 1976ko martxoaren 3an langileriaren aurkako zapalketaren protagonista izan zenari gaitekin, kontzertuekin eta erlijioaren onarpenarekin egin diote hileta nazionala. Bai, biztanle batek «Faxista!» oihukatu zuenean «Y a mucha honra!» erantzun zion horri hain zuzen. Nire gauza ez delakoan nago: haiek daude txoratuta.
Zuzendariari
Txoratuta daude
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu