Zuzendariari

Txolarrea eta zerua

Idazlea.
2012ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Bazen behin txolarre bat, txiki-txikia, ekaitzaren ortotsak eta trumoiak entzunda, lurrean etzan eta hankak gora jarrita gelditzen zena.

Azeriak ikusi zuen eta galdetu zion:

«Zergatik zaude horrela, hankak zerurantz jarrita?».

«Lurra babesteko», erantzun zion txepetxak. «Ekaitza dela eta, bat-batean zerua eroriko balitz, ez al zara ohartzen denoi gertatuko litzaigukeenaz?».

«Zure hanka txiki ahul horiekin eutsiko diozu zeru zabalari?», azeriak.

Eta txolarreak, arrapostu:

«Lurrean bizi garen guztioi zeru zati bana dagokigu, eta denok berdin eginen bagenu...».

Turkiako alegia honek elkartasunaren aldeko mezua aldarrikatzen du, gure ekintza txikiekin mundua pixka bat hobetzen ahal dugulako. Etsipenaren eta apatiaren erresuman bizi gara, eta kontra borrokatuko gara greba egin nahi dugunok; «Grebak ez du ezertarako balio!». Ezetz? Geroak erranen! Argi dagoena da okerragoa dela grebarik ez egitea,gobernu fatxa honen murrizketei eta lan erreforma basatiari men egitea baita. Eta egia balitz ere, nik greba eginen nuke: duintasunaezin digute kendu. Duintasunak ez du preziorik.

Jose Saramago idazle portugaldar eta Nobel saridunak gaztigatu zigun: «Oihu egiteko ordua da, gobernatzen gaituztenei uzten badiegu gu eramaten boteretsuek nahi duten bidetik, eta aurre egiteko ez badugu deus ere egiten, datorkiguna merezi dugula esan litekeelako».

Greba orokor egunean, badugu hori praktikara eramateko aukera ezin hobea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.