Txillardegiren literatura irakurtzea merezi du, plazer estetiko-etikoa bizitzeaz gain, irakurlea prozesu horretatik gizakorrago irtengo baita, klasikoak irakurri ondoren pertsona bera berdina ez den bezalaxe, ezen Txillardegi modernoa izateaz gain euskal klasiko unibertsala baitugu.
Leturia, Peru, Haizeaz Bestaldetiko ahotsa, Elsa... ez dira abstrakzio hutsak, haragizko gizonaren agonia, larrimina, amodioa, problema existentzialak iradoki egiten dituzte. Bidenabar, Euskal Herrian Putzu, Exkixu... eta horien bilbeek, narrazioek, herri honetan gertatu ohi diren eta zelako bizipenak izan diren iradokitzen eta islatzen dituzte.
Eta gogoeta eragiten diote irakurleari, zirt edo zart egin aurretik bestea ulertzera, Euskal Herrian sakontzera, bestearekin enpatia zubiak eraikitzera bideratuko du, artez, literaturaz, jakituriaz...Txillardegiren literatura irakurri gabe nola Euskal Literatura ulertu? Galdera egina da.
ZUZENDARIARI
Txillardegiren literatura
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu