Zuzendariari

Txillardegi jator jatorriarekin

Arabako Iruña Argitzeko Batzordea.
2012ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Euskalari, euskaltzale, euskaldun bihotzeko, eta, garrantzitsuena, pertsona aske bat joan zaigu. Txillardegi, herri batekhorrelako bat sortzeko hamarkada askobehar duen horietako pertsona berezi eta ezinbestekoa izan da Euskal Herrian. Ingeniaritzaren ezagutzatik euskararen normalizazioari izugarrizko laguntza eman zion, euskara batuaren aitetako bat bihurtuz. Baina, horrez gain, euskal soziolinguistikaren aitzindari nagusia ere izan zen, ikerketa mailan zein gizartearen sentsibilizazio mailan.

Euskararen jatorrirako ere ekarpen garrantzitsua egin zuen, adinez nagusia izanik eta osasunez makal egonda ere, Arabako Iruñako ostrakak aztertu ondoren, egiazkoak izan zitezkeela ondorioztatu zuenean. Orduan «Iruña Veleiako auzia argitzearen aldeko manifestua» izenpetu zuen, beste 2.000 pertsonekin batera, horien barruan Iglesias, Elexpuru eta Mujika moduko hizkuntzalari ausartekin.

Txillardegik esan zuenez, ostraketan agertzen diren testuek ez dute zertan kontra egon behar orain arte izan dugun ikuspuntuarekin. Ostraketan agertutako aditz batzuk aipatu zituen (nor Txillardegi baino hobeto aditzen gaiari buruz hitz egiteko!), esanez, aditz forma zahar batzuen aztarnak izan zitezkeela. Txillardegik ez zuen sinatu manifestua berehala. Zalantzak izan zituen baina txostenak eta eztabaida ikusita, gaian sakondu eta ondorio hori atera zuen. Zein beharrezkoak diren Txillardegi bezalako pertsona aske eta irekiak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.