ZUZENDARIARI

'Tu quoque, fili mi!'

Donostia.
2015eko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Matxismotik aske sentitzen zara,progrea, modernoa zarelako: ona, eskuzabala, jatorra. Tipo zintzoa, joder. Neska-lagunei tratu txarrak ematen dizkieten horiek alfa matxo zaharrunoak direla edo erdi pitzatuta daudela iruditzen zaizu. Uste duzu ez duzula inoiz emakume bat hilko, eta segidan zeure burua balkoitik behera bota. Ziur zaude ez duzula inoiz emakume batez abusatu. Inoizez duzula zure neska-laguna bortxatu.Zure lagunetatik inork ez duela halakorik sekula egin. Potroak moztuko zenizkieke alu horiei. Zu ez zara gai minik emateko. Egiaz, apur bat inuzentea sentitzen zara; are gehiago emakumeekin. Urduritxo jartzen zaituzte. Ederrak (jartzen) dira gero. Batzuekin ttiki-ttikia sentitzen zara.

Lagunek noizbait iseka egin dizute horregatik. Batzuetan adore handiagoa izan nahiko zenuke: irmoagoa izan, errespetua irabazi; batez ere, haserretzen zaituztenean. Batzuetan zorrotzak izatea beharrezkoa da, oihan honetan jan egingo ez bazaituzte. Eta emakumeak erregu eske dabiltzanean, ez eta bai eta bai eta ez, gizon batzuek duten limurtzeko ahalmena izatea gustatuko litzaizuke. Izarapean saiatzen zaren horietakoa zara, gainera; azpialdeak harro lantzen dizkiezu. Bidegabea iruditzen zaizu beti emakumeak izatea kidea aukeratzen dutenak, eta gizonek gaitzespena jasotzeko arriskua hartu behar izatea. Genero indarkeriaren aurkako aldarrikapenak babesten dituzu. Feminista batzuk petral ozpindu hutsak dira, eta, izan gaitezen zintzoak, batzuek puztu egiten dute kontua. Askotan ez dituzu ulertzen. Salaketa faltsuek haien aldarrikapenak zikintzen dituzte. A, eta emakume matxistekin zerbait egin beharko lukete, gizonek baino kalte handiagoa egiten dute eta.

Lantokian ez duzu inoiz diskriminaziorik ikusi, eta eskerrak; soldatak irizpide objektiboen bidez finkatzen dira. Bileretan denek duzue hitza eta erabakia. Emakume batzuk lotsati samarrak dira hitz egiterakoan, baina beste batzuek marimandona bokazioa dute. Esan daiteke dezenteko berdintasunean bizi zarela. Euskal matriarkatuaren herentziaren ondorioz izango ote. Eskerrak.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.