Zuzendariari

Tribu-ta-zio kontuak

Gasteiz.
2014ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Espainiar erresumak Euskal Autonomia Erkidegoko aldun nagusiekin egindako bilera tentuz jarraitu dut. Kunbrea, probetxugarria oso: Inperioaren Kaligulak sostengatzeko dirua jartzen segitu behar badugu ere, EAEn urteko 70 milioi gehiago jasoko ditugu hitzartutako transferentzien bidez. Bikain.

Bilerak, ordea, halako gogoeta ekarri dit, irudiaren aldetik. Espainiako Ekonomia Ministroak, 19 lurralde autonomoren ordezkari, euskal homologo batekin bildu beharrean, hiru lurralderen ordezkariekin bildu da. Tributazio kontuetan, hiru tribu.

Jakina da hiru lurraldeen autonomia fiskala foru legeetatik datorrela: hiru lurraldeek euren zerga sistemen gainean hartzen dituzten erabakiak eurei dagokie. Ez dakusat arazorik sistema honetan; bai, ordea, Espainia eta Europara gerturatzen garenean, lurralde bat garelako ideia guztiz galtzen baita. Euskal Herria plurala da hiritartasunean eta lurralde konfigurazioan, baina badira guneak non batasuna bilatu beharko litzatekeen. Aldundiek amankomunean jarri beharko lituzkete euren interesak, eta orduan Madrilera (edo Estrasburgora) joan. Koordinazioa ere falta da; edozein Garitanok azken unean ezezkoa eman balu, bilera pikutara joango litzateke. Zeresanik ez taifa bakoitzak albokoarekin informazioen trukeari trabak jartzen dizkionean.

Ez naiz EAEko lurraldeen autonomia fiskalaren kontra ari: koordinazio eta batasun handiagoa besterik ez dut eskatzen, aski zatituak baikaude. Bestela, ikusi Nafarroa ez zela etorri gure aldunekin... Nahiz eta errorez sikiera bandera gurekin izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.