ZUZENDARIARI

Trebiñun ere euskaldunak dira

Gasteiz.
2018ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Igandean, ekainak 17, argi eta garbi geratu da: Araba Euskaraz jaia Burgosen egin da. Ikastolen jaia ez da Euskadin gertatu, ez Nafarroan, ez Iparraldean, Gaztela eta Leon autonomia erkidegoan baizik, Burgos probintzian, Trebiñu barrendegian, Argantzun udalerrian baino, hau da, Euskal Herrian. Aspaldian «Trebiñu Araba da!» oihu egiten zuten guztiek, baina ez dirudi politikariak behar den bezala arduratzen direnik.

Barrendegi horretako burgostar haurreriak bere hizkuntza, gure hizkuntza, euskara ezagutu eta erabili nahi du, besteak bezalako euskaldunak dira eta.

Baina askoz laguntza handiagoa behar dute beste euskaldunengandik. Bere euskalduntasuna zaintzeko eta sustatzeko laguntzarik ez zaie beraien probintziatik etorriko, edo beraien autonomia erkidegotik edo estatutik.

Euskal Herri osoa kontzientziatu behar da; euskaldun askok ezdaki trebiñarrak ere euskaldunak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.