Zuzendariari

'To be or not to be: that is the question'

Arrigorriaga
2011ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Bat. Ez dakit zer froga dituen P. Salaburuk esateko Sarrionandia idazlea ETAko kidea dela. Nahikoa ote du Mayor Orejaren konbentzimendu morala inor salatzeko? Salaburuk, antza, ez ditu sinesgarri Sarrionandiaren familiaren berbak edo Pamiela argitaletxearenak: une honetan Sarrionandiak ez duela inolako jazarpen judizialik. Edozelan, garrantzitsuena ez da Sarrionandia ETAko kidea den ala ez; garrantzitsuena da Sarrionandiak ETAko kidea izan behar duela kosta ala kosta. Bestela, nola elikatuko dute pizti mediatikoa?

Bi. Sarrionandia euskaltzainaren kontrako iseka merkea egin nahian, haurrez eta itsuez baliatu da Salaburu: ahalegin zakarra. Beraren iritziaren kontra itsuek ere irakur ditzakete Sarrionandiaren olerkiak, braille sistema erabiliz ONCEk argitaratu zituenez geroztik.

Eta hiru. Gaur egun, gehien irakurtzen den euskarazko idazleetako bat ez da unibertsitateko irakasle burutsu bat; ez eta gehien saltzen diren egunkarietan idazten duen artikulugile bat ere. Euskarazko idazlerik onenetariko bat Euskal Herritik urrun bizi da, noiz edo noiz bere bizipenak eta ametsak helarazten dizkiguna. Laburki, euskarazko idazlerik ezagunenetariko baten bertsoak Euskal Herrian kantatzen ditugu (Laboa, Imanol, Ordorika, Kortatu edo Kenzazpi). Nolatan, bada, ez da gehien irakurtzen den idazlea izango, are euskaraz ez dakitenek ere irakurtzen badituzte beraren poemak: zer esaten zuen ez zekiela Lehendakariak berak hitzak lapurtu zizkion Sarriri saria ostu baino lehen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.