ZUZENDARIARI

Teresak Hedoiri

Teresa Fagoaga Rekalde.
2023ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Nire Hedoi maitea: nire etxekotasunak harrituko zaitu, baina kontua da txikitatik ezagutzen zaitudala. Urtarrilaren 28an, zuk argitaratutako artikulua irakurri ondoren, gauzatxo bat edo beste kontatzeko bultzada eduki dut. Lehenik eta behin, nire burua aurkeztuko dizut. Nire ekipajean dauzkat Elkarrik, Lokarrik eta Foro Sozial Iraunkorrak iraun duten urte guztiak, partaide oso aktibo moduan.

Adierazi nahi dizut, hiru kolektibo hauetako bakar batean ere inoiz ez dudala sentitu ez porrotik, eta, askoz gutxiago oraindik, iruzurrik. Guztiz alderantziz. Lan oso handia egin ondoren, pausoz pauso, elkarrizketaz, negoziazioaz eta akordioaz, garai hartan tabu zirenak, gizartea eta politikariak kontzientziatu genituen.

Jakina, gauza asko gelditu ziren bete gabe Elkarri gizarte mugimenduan, eta Lokarri sareari bidea eman zion jarraitzeko eta gai berriak lantzeko. Geroago, Foro Sozial Iraunkorrak lekukoa hartu zuen beste gai batzuk aurrera ateratzeko. Ez dut sartu nahi militarizazio eta desmilitarizazioaren gaian, bukaezina litzatekeelako.

Foro Sozial Iraunkorraren bukaera dela eta, aipaturiko hiru taldeak nahastu dituzu harira etorri gabe. Are gehiago, esan nahi dizut ez zarela batere bidezkoa izan zure balorazioan, Elkarriri dagokionez.

Nik neure iritzia eman dut, eta oso ongi dakit beste jende asko ere, ni bezala, harri eta zur gelditu dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.