Karmelo Ayestak argitaratu berri duen Gozatu daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza bidaia liburuak sendotu egin du nire euskaraz bizitzeko grina. Batzuen aburuz, joera ez itxurosoa, oraindik. Euskaraz jardutea arimarentzat zein emankorra den, gure herrian, bolo-bolo dabilen arren.
Euskaldun askok sumisio linguistikoa dugu ahotan gaztelera erabiltzearen sorleku. Bistan da erdaldun asko ez direla honetaz jabetu, tamalez, eta euskara erruz egiteak sasiak sutu egiten ditu egun. Erdaldun elebakarrari euskaraz egitea dakarrelako sarri, eta hori hezibide txarrekoa omen da.
Lagun elebakar batekin hau hizpide zela, zera aitortu nion enpatia eske: «Zuk euskaraz ez dakizu eta ez duzu ikasi nahi; ulergarria. Nik euskaraz bizi nahi dut. Baita zurekin ere, hain zuzen». Konponbiderik zuen galdetzean, zera erantzun zidan: «Tengo mejores cosas que hacer».
Eta ni, bitartean, heziera txarrekoa.
Zuzendariari
«'Tengo mejores cosas que hacer'»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu