Zuzendariari

Telebistaz

Abanto.
2011ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Fermin Erbiti kazetariak eta idazleak bere azken liburuan, Hiru koaderno Txiki-n, honela dio: «Telebistaren eskaintzak goiti eginen du nabarmen, eta kalitateak, berriz, beheiti nabarmenago. Zenbat eta gehiago, orduan eta kaxkarragoa telebistaren kalitatea».

Horri beste hau gehitzen dio: «Albisteek fast food-en antza gero eta handiagoa dute, azkar egin, merke saldu eta aise lortzen dira. Elikaduran nola, halaxe gabiltza informazioan ere: gehiegi eta azkarregi. Begi bistakoa da komunikabideetako jabeek nahiago dutela McDonals etxeko sukaldaritza baino».

Beste teoriko batek, kasu honetan Roman Gubern irakasleak, telebistaren gaia aipatzean, uste du telebista dela denboraren kolonizatzailerik handiena. Egunero batez beste hiru ordu eta erdi ematen dugulako telebistaren aurrean. Gainera, frogatutzat eman dezakegunaren arabera, telebistaren funtzio handienetariko bat da, beste batzuen artean, herritarrak kontsumitzaile bilakatzea. Beste era batera esanda, publizitatea barreiatzea denbora-pasako programekin ondo bilduta, berehala zikinkeria guztia irents dezagun. Horregatik (eta ez bakarrik horregatik), nire ustez, telebistak helarazten dituen baloreak ezin txarragoak dira: hedonismoa, ludofilia, ihes-nahia, kontsumismoa eta meritokrazia. Eta, hori gutxi balitz bezala, hasieran gailu demokratikoa izan zitekeenak gaur egun herri zapalkuntza bultzatzeko baino ez du balio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.