Zuzendariari
Telebista
Herritarren %99ren aurka nago ni, zergatik? Portzentaia horrek telebista duelako etxean. Ematen dizkidaten «medizina» batzuk erretzeko grina ematen didate, baina nik badakit erretzea txarra dela, badakigu, baina ezin jasan. Aldiz, populua ez da jabe telebista ikustea txarra dela, eta txarra da. Engantxaturik bizi da herria, ia lau ordu ikusten da telebista pertsona eta eguneko estatu espainolean, eta munduan batez bestekoa hiru ordukoa da. Demasa! Hau da hau! Telebista ikustea txarra da, gizatasun elektroniko bat du engainatu egiten duena. Gizatasun simulazioa. Eta jendea ez da kontzientea txarra dela. Telebistan benetan merezi duena da albistegiren baten berri bat edo bi, beste guztia zaborra da. Bortxakeria gehiegi pelikuletan, kurtsiak diren programa arrotzak, lehiaketa prefabrikatuak, morboa, kulebroi nazkanteak, porno pixka bat (edo asko bideoetan), iragarki andana, zaborra besterik ez dago telebistan. Gizatasun elektronikoko aisialdiak debekatu egin behar dira, modelo artifizialak ezabatu. Bai, telebista debekatu behar da, zapalkuntza psikologikoa dakar, burua lelotzen dio populuari. Gizarte osasuna oztopatzen du zaletasun honek. Baita irratia, musika diskoa eta MP4a ere. Laurak debekatu behar dira. Isildu tabernak, etxeak, diskotekak. Iraultza, zapalkuntza elektronikoa desagerrarazi. Erokeria dela munduan lau gailu horiek debekatzea? Bai, noski, eta, jakina, liderra, ni, horregatik nago psikiatriko batean. Indarra erabili behar da debekatzeko telebista? Nola garbitu bestela tabernak e. a.?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu