ZUZENDARIARI

Talka

Otxandio.
2022ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Azken hamarkadetako bilakaera politikoak eremu politikora mugatutako erabakiak eremu ekonomikora lekualdatzea ahalbidetu du. Egoera honek, nire ustez, demokrazian sakontzeko beharrezko dugun prestakuntzari oztopoak jartzen dizkio, besteak beste.

Dirua eremu berrietara bideratzeak, hau da, merkatuak existitu ez diren tokietan merkatu berriak sortzeak, balio neutroaren indargabetzea dakar. Izan ere, egoera berri horietan arau berriak ezartzen dira. Bestalde, herritarren betebeharren zentzu morala eta engaiamendua ere alda ditzake.

Gizarte batek merkatuko eragile bezala trebatzeko, aldi oro aukera gehiago eskaintzen badizkigu, seguruenik eginkizun horretan hobetuko gara. Dakigunez, entrenamenduak trebetasuna ahalbidetzen du. Baina herritarrak zerbaitetan onak izateak ez du, halabeharrez, eginkizun horiek betiere gizartearentzat onuragarriak direnik esan nahi.

Agintariek hori badakite. Badakite merkatuaren printzipioak, nonbait, pertsonen gizatasunean eragiten duela.

Merkatuaren printzipioak arrazionaltasun kalkulatzaileari lehentasuna ematen diola. Hedatu nahi duten merkatu printzipioak eta humanismoak elkarren aurka talka egiten dutela.

Horrela, Gotzone Sagardui, adibidez, ez dago jardute batzuk hobeto ezkutatuko dituen hizkuntza aproposago bat aurkitzeko ahalegin horretan bakarrik bidaiatzen. Arrazionaltasun politikoak ekonomikoaren antza hartu du. Jaurlaritza «demokrazia» gorpuztetik gobernu korporatibo bat bailitzan jokatzera igaro da. Eta horrek esan nahi du printzipio demokratikoak korporatiboekin ordezkatu direla.

Emaitza hizkuntza politiko berri baten bilakaera da, non politikarien erabaki eta jarduera ezberdinak termino ekonomikoetan justifikatzen diren. Hala, Gotzone, kultura berri batez hitz egiten adituko dugu, Bingen eta Arantxa, inola ere ez galdu beharreko aukerez, eta Iñigo bidaiaren batean. Laburbilduz, Jaurlaritza enpresa gisa, agintari hautatuak zuzendari nagusi gisa, eta politika, ekonomiak agindutako beharrak betetzeko tresna gisa.

Kotxeak egitea ez dakit baina grebak antolatzea ez ahaztearren, eta ondorioz «inbertsioak arriskuan» jartzen dituzten grebalari horien guztien eskakizunei dagokienez berriz, hor konpon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.