ZUZENDARIARI

Tabakaleran, espainol garbian

Donostia
2021eko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Tabakaleran ez daukate lotsarik, ezta Euskadiko Filmategiko zuzendariak ere: euskaldunok ez dugu merezi euskarazko arretarik EAEn, Donostian, 2021ean, kultura deitzen dioten horretan... (kultura nonbait espainola delakoan bakarrik).

Ostegunean izan nintzen Tabakaleran, German Concentration Camps Factual Survey film dokumentala ikusten (Donostiako kulturgunean antolatu den Seeing Auschwitz erakusketaren baitan). Aurkezpena: Jaime Pena zinema kritikaria. Garai hoberenetan bezalaxe, Euskadiko Filmategiko zuzendariak «arratsaldeon» eta beste bi hitz euskaraz eginda kontatu zigun espainol garbian («denok ulertu dezagun», noski) saioaren edukia, eta pasatu zion hitza Koldo Mitxelena Kulturuneko zuzendari —uste dut esan zuela— bide denari, zeinak ez zuen hitz bakarra ere egin euskaraz. Ondoren 15 minutu pasako aurkezpena Jaime Penaren eskutik, espainol garbian, noski, «denok ulertu dezagun».

Filma ingeles jatorrizkoan, tarteka alemanez (azpidatzi ingelesez), eta beti guztia espainol garbian azpidatzia (ez dute euskaraz ere azpidazteko lanik hartuko, nahiz jada erraz askoa den gutxienez bi hizkuntzatan ere ematea azpidatziak...). Filmaren ondoren galde erantzunen saio espainola.

Agurtzeko uste dut esan zuela beste hitz bat euskaraz Euskadiko Filmategiko zuzendariak. EAEn, Donostian, 2021ean, kultura deitzen dioten horretan...

Hemendik eskatu nahi diet bere jarreraren azalpena Tabakalerako zuzendaritzari (bide batez agertu dakizkigun ere bere hizkuntza politika orokor antieuskaldunaren oinarriak), Euskadiko Filmategiko zuzendariari, Koldo Mitxelena Kulturunekoari, eta hemendik aurrerako bere hizkuntza politiken ingurukoak ere...

Eta, nola ez, erakunde hauen arduradun politiko diren Gipuzkoako ahaldun nagusi jaunari, Eusko Jaurlaritzako euskara, kultura, politika arduradunei, eta hauen buru Urkullu jaunari...

Zer egin behar dugu euskaldunok gure lurrean gutxienez espainolak bezainbesteko eskubidez tratatu gaitzazuen, EAEn, Donostian, 2021. urtean... legea bete dezazuen?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.