Tabakalerako bizilagunak, Palestinarekin

Oier Etxeberria, Nerea gonzalez, Alexander aginagalde eta beste 63 sinadura
2023ko abenduaren 21a
05:00
Entzun

Tabakalera Euskal Herriko kultura garaikidearen nazioarteko zentroa izanik, eta kulturgintza injustiziak salatzeko eta jendartea hobetzeko tresna gisa ere ulertu daitekeenez, idatzi hau sinatzen dugun Tabakalerako ekosistema kulturaleko entitate, erakunde eta elkarte ezberdinetako langileok ozen salatu nahi ditugu Israelgo Estatua egiten ari den gerra krimenak, eta gure elkartasuna adierazi nahi diogu palestinar herriari. 

Are gehiago, Tabakalerako ekosistema osatzen duten erakunde ezberdinei deia egiten diegu injustizia honen aurrean publikoki posizionatzeko eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko: Tabakalerako erakunde ezberdinek antolatzen edo egiten dituzten ekintzetan, palestinar herriaren okupazio eta genozidioa sustatzen duten erakunde eta enpresekin lan egiteari uztea eskatzen diegu, Israelek sarraskia amaitu eta Palestinako herritarrei bakean bizitzeko eskubidea aitortzen ez dien bitartean, nazioarteko zuzenbideak dioena errespetatuz.

Azkenik, kultur eragile garen heinean, kezka sortzen digu ikusteak Europako eta AEBetako hainbat kultur instituzio eta unibertsitatetan —eztabaidarako eta ikerketarako espazio libreak izan beharko luketenak— isiltasun inposatu bat sufritzen ari direla. Izan ere, dozenaka pertsona dira, su-etena eskatu duten juduak barne, euren postuetatik kaleratuak izan direnak, artearen eta kulturaren alorrean oso esanguratsuak izan diren ekitaldi eta sariak bertan behera utzi dituzten bitartean «antisemitismoa» leporatuz eta espazio publikoaren ulermen oinarrizkoenaren kontrako prozedura eta argumentuak aireratuz.

Horregatik guztiagatik, Tabakalerako Bizilagunak taldetik, Tabakalerarako ekosistema osatzen duten instituzioei aurrerapauso bat egitea eskatzen diegu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.