Zuzendariari

Supervivientes 2011

Bilbo.
2011ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Eskertzekoa da zinez, oso bakanetan gertatu arren, elkarrizketa interesgarriak ikustea komunikabideetan. Azkenaldian, Internet bidez, bi ikusteko aukera izan dut.

Alde batetik, Canal Plusen Jose Luis Sampedrori Iñaki Gabilondok egindako elkarrizketa Iñaki saioan, eta beste alde batetik, TV3en Eduardo Galeano uruguaitarrari Singulars saioan bideratutakoa.

Oso atseginak izan ziren biak, eta bertan esandakoa, urteen joan-etorrian izandako esperientzien gogoeta bilduma patxadatsu eta aldarrikatzailea.

Urteak aurrera joan ahala, bizitasuna eta argitasuna moteltzeko joera saihestezina zaigu, baina Eduardok zein Jose Luisek tinko aurre egin diote patu honi. Horrelako itzal handiko pertsonak gozamen hutsa dira, horiek direlako gure arreta bereganatu beharko luketenak, ez Hondurasen koko arteko karramarro berdeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.