ZUZENDARIARI

Subjektu politikoa izatea

Idazlea eta historialaria.
2019ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Telebistako solasaldi batean entzun nion emakumezko bati: «Emakumea subjektu politikoa da». Baieztapenak ez du gainditzen logika formalaren eta gaiari buruzko konbentzio orokorren formulaziorik. Ez du logikarik pentsatzea Cayetana Alvarez de Toledo subjektua dela emakumezkoa delako eta Joseba Asiron ez gizonezkoa izatea tokatu zaiolako.

Beste kontu bat litzateke «feminismoa subjektu politikoa da» esango bagenu. Feminismoa gizartea eraldatzeko jendarteko mugimendua bezala hartuta. Kasu honetan, Asiron (eraldaketa horretako ere partaidea delakoan) subjektua litzateke, eta Alvarez de Toledo statu quo-aren (Herrien estatu-zapaltzaile eta patriarkalaren partaide) defendatzaileen aldean legoke.

Herri bat itoarazten duten kulturaren eta hizkuntzaren defendatzaileak, estatu-nazioaren injustizia sufritzen dutenak eta abar, ahalduntzen direnean bihurtzen dira subjektu politiko. Euskaraz egiten dutenak, ikasi eta erabiltzen dutenak, elebakartasun gaztelarraren (frantsesaren) aurrean ahalduntzen direnean «subjektu kolektibo eragile» bihurtzen dira. Bai, euskaldunok ere, euskarazegiten dugunok ere, subjektu politiko gara.

Oharra: ez nahastu subjektu politi- koa izatea «botoa» eman ala ez ematearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.