ZUZENDARIARI

Sputnik irristailua

Donostia.
2019ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Donostiako Udalak murrizketa batzuk indarrean jarri ditu irristailuak erabiltzeko. Irristailuen arauketa beharra dagoela onartu arren, erabat komenigarria izango litzateke histeria kolektibo batean ez erortzea, gaur egun irristailuekin istripu oso gutxi egon dira eta.

Arautegi berriak oso argi finkatu ditu irristailuaren erabiltzeko mugak. Esaterako, orduko 25 kilometro baino gehiagoko abiadura daukatenek galtzadatik joan behar dute. Motorrak izango balira bezala. Gainera, 16 urte baino gehiago eduki behar dituzte gidariek. Aldi berean, potentzia gutxiago daukatenek bidegorrietatik joan behar dute derrigorrez. Bi kasuetan, espaloietatik ezin dira joan, eta bizikletentzako dauden lekuetan aparkatzea debekatuta edukiko dute. Bestalde, udalak jardunbide egokiaren aldeko dekalogoa idatziko du, neurri horiek guztiak herritarren artean ondo baino hobeto azaltzeko.

Hori dela eta, arautzea kontrolpean jartzeko aukera izan daiteke garraiobide berriak ondo erabiltzeko. Izan ere, garraiobide berriei buruz hutsune asko daude zirkulazio kodean, eta horregatik oso komenigarria izango litzateke arautzea istripu gehiagorik gerta ez dadin. Era teoriko horretan, Donostian istripu gutxiago egongo dira arautegi berri horrekin.

Beste ikuspuntua aipatzeko, gure erlazioetan gizalegeak agindu behar du, eta guztiarentzat arautegi berri bat egiteak gizalegerik eza adierazten duela uste dut. Gainera, Sputnik irristailua gaur egun asmatuta ez dagoen arren, erabilpenarentzat esparru berri batzuk irekitzea komenigarria izango litzatekeela uste dut, eta haren erabilera ez murriztea. Bereziki gizarte jasangarriagoa eraiki nahi baldin badugu.

Hori dela eta, udalean lan egingo banu, neurri bereziak indarrean jarriko nituzke. Lehen eta behin, eskoletan garraiobide berriak erabiltzeko ikastaro berezi batzuk antolatuko nituzke, gizalegea eta bideko segurtasun arauak aldi berean ikasteko asmoarekin. Eta, bestalde, espaloiak konpartitzeko gurdibide batzuk seinaleztatuko nituzke lehentasunak oso argi azalduz.

Askotan, batzuek Ñoñosti Donostiaren gainean jartzen dute, eta arau berri batzuk asmatzen dituzte, turistak hirian erosoago sentitzeko asmoarekin. Ez dago gaizki pentsatuta. Hala eta guztiz ere, gogoratzekoa da hiriak herritarrentzako pentsatuta egon behar duela. Sputniken garaia Donostiara heldu omen da. Ea noiz helduko den logika sozialarena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.