Zuzendariari

Soldata handiagoak lortzeko

Orio.
2014ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Bilboko Global Forum Spain topaketetan esandakoa gogora ekarriz: «Soldata handiagoak lortzeko modurik onena produktibitatea handitzea da».

Duela urte batzuk halaxe zen: jarritako lan kopurutik gora eginez gero, tope batekin hori ere kalitatea zela eta, horrenbesteko diru-saria egoten zen. Berriz kontrolatzailea etorri, bere lana egin, eta hainbeste gehiago egitea zegoela esan ondoren, lan berria eginez irabazten ateratzen ziren langilea zein enpresaburua: batak diru polita etxeratzen zuen, eta besteak fabrikatik lehengai gehiago merkatura ateratzea lortzen zuen.

Egun, ordea, kontrolatzailea agertzen denean eta produktibitatea igotzen duenean, ez da diru saririk izaten, lehen ez bezala. Orain, lehengo soldata mantentzeko, aurrena, jarritako lan kopuru berrira iritsi behar da nahitaez; osterantzean, epe bat igaro ondoren, egiten duen lan kopuruaren arabera, soldata murriztuko zaio langileari. Atera kontuak! Gainera, langileen gehiengo batek jarritako lan kopuru berria aise gaindituko balu, laster agertuko litzateke berriro kontrolatzailea.

Hori dela eta, ez da denbora asko, hauxe aurpegiratu omen zion langile batek bere arduradunari: «Produktibitatea behin eta berriz handitzen ari zaretenez, ailegatuko da egun bat, non inork ezingo duen heldu zuek jarritako lan kopurura. Hortaz, lehen baino lan dezente gehiago eginda, diru gutxiagorekin joan beharko da etxera. Hau marka!».

Beraz, horrela jarraituz gero, aberatsa gero eta aberatsago eta pobrea gero eta pobreago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.