Ni munduko gizarteetan eleaniztasunaren aldekoa naiz, Bibliak dioen arren zigorra dela. Nire planteamendua da hauxe: bakoitzak estudiatzen ditu bi hizkuntza eskolan, bata da norberaren aberrikoa eta bestea lingua franca. Urruti gaude helburu horretatik, baina nik hori proposatzen dut. Eta badu abantaila bat nik proposatzen dudan edukazio elebidunak: kontrastearekin hobeto ikasten dira hizkuntzak, eta komunikazioa hobetu egiten da. Humanitatearen aurrerapen handia, hobeto hitz egitea. Hobeto konforme jartzea denon artean. Euskal gaiztoa, gaizki esana, eta euskara garbia, ondo espresatzen denarena. Inportantea da.
Euskal Herria hiru partetan zatituta dago, eta nik orain Euskadikoa analizatuko dut. Azken aldi honetan, pertsonala kontratatzean, epaileek anulatu egin dute euskara ezagutzea baldintza izatea. Ez dugu ezta soberania linguistikoa, ez dena independentzia baina asko arduratzen gaituena. Terkoak gara eta pazienteak ere, baina euskararena urgentea da. Eta badaiteke eztabaidatu, konstituzioa aldatu gabe ere, botere zentralarekin. Eta holaxe autonomoak izango ginateke hizkuntzan, hau da, guk egingo genuke, errepresio barik, baina baita ere zentzunarekin, hizkuntzari dagokion legedia. Eskumena traspasatuta.
Suitzan lau kanton daude, eta kanton bakoitzak bere hizkuntza du, eta oso ondo arreglatzen dira denak elkarrekin. Hori ez da utopia.
Plurilinguismoa lagatzen diet filologoei, izan afizionatuak, izan profesionalak. Hiritar normalek nahikoa dute bilinguismoarekin.