I-26ko greba, Gipuzkoatik at,M-29koaren murrizketa izan da. Etsaiaren aurrean indartsu agertu behar genuen unean gauzatu dugu ahulezia erakustaldia. Marianok-eta maneiatzen dituzten botereek barre egiten diote gure arteko banaketari, hiriburuko kale nagusitik paseatzeak ez du haien ofentsiba geldiaraziko, batik bat paseo hori EAEko indar sindikalen %32 edo Nafarroakoen % 54 existituko ez bailiran ematen badugu.
Sindikatu abertzaleak: nahitaez EAJren bedeinkapena beharko duen balizko Hego Euskal Herri independente partitu, espainiartu eta pijo baten alde egiteko merezi al du borroka-batasuna haustea eta giza talderik ahulenak terrorista sozialen atzaparretara kondenatzea?
Sindikatu unionistak: otso amorratu batekin ezinezkoa da dialogo soziala. Aitzakiarik ez: murrizketen inguruko erreferendumik eraginkorrena ondo prestaturiko greba bat da.
Langile, langabe, emakume zapaldu, etxetik kaleratutako, etorkin, ikasle, menpeko pertsona…: ez dago gure gizarte eta lan-eskubideen defentsa azpikontratatzerik. Sindikatuetako buruak, beraien arteko liskar antzuak eta ego puztuak medio, gu saltzeko prest badaude, guk geuk bat eginez eratu beharko dugu borroka.
Bene-benetan irabazi nahi badugu, etorkizuneko grebek bateratuak eta fin-fin prestatuak beharko dute izan.
Zuzendariari
Sindikatu abertzaleak eta unionistak, murrizketagileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu