Zuzendariari

Sexu erasorik ez!

Donostia.
2013ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Sexu erasoa izan da Egian; bigarrena, denbora gutxian. Eta naturala da horrek kezka, amorrua, inpotentzia eta beste hainbat sentipen txar piztea. Esan beharrik ez badago ere, esan egingo dut, barru-barrutik ateratzen zaidalako: erasoa datorrenetik datorrela da arbuiagarri. Etxe ondoan gertatutakoak mugitu dizkit barrenak. 06:30ean, danborradatik bueltan etxera zihoan emakumeak botatako garrasiek esnatu gintuzten senarra eta biok. Segundo gutxi batzuetako garrasiak izan ziren, guretzat noski; berarentzat, eraso zioteneko denbora hori ezin luzeagoa izango zela ziur nago. Gure urduritasunak utzi zigun abiadan, 112ra deitu genuen. Amaiezina iruditu zitzaidan deia erantzuteko eta abarrerako pasatutako denbora. Nire deiaren bueltan etorri zen haiena —Ertzaintzarena ala udaltzaingoarena—, eskatuz identifikatzeko hobeto garrasiak entzun genitueneko tokia. Saiatu nintzen azaltzen.

Egia dio sexu erasoak matxismoaren ondorioak direla esaten duenak, kultura patriarkalarenak, berdintasun ezarenak… eta, jakina, eraso bat hiriko edozein tokitan eta edozein ordutan gerta daitekeela. Eraso hau bazter ezin ilunago batean gertatu da, Onkologikoaren eraikina zenaren inguru bakartuan. Inguru hau —eta egoera negargarrian dauden beste guztiak— behar bezala argiztatuta eta zainduta egoteak eragozten badu erasoa, ondo egindako lana izango da Udalarena. Bitartean, hezi ditzagun haurrak eta gazteak berdintasunean, noizbait irits gaitezen esatera emakumeok ez garela ahul eta erasotzeko errazak. Ez horixe!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.