ZUZENDARIARI

Serendipiaz

Oiartzun
2020ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Aurreko astean lehenbiziko aldiz ezagun bati entzun nion serendipia hitza. Probetxuzko aurkikuntza ei da, akzidentalki ematen den aurkikunde baliotsua. Tupusteko aurkipena. Kasualitate kontzeptutik gertu dago hori guztia. Kointzidentzia nozioa ere ez dabil urruti.

Antza, zientziak gustuko izan du eta gustuko du gaur egun ere kontzeptu horien artean murgiltzea. Sildenafiloa (Viagra deritzoguna, marka ezagunaren eragina dela eta), Arkimedesen printzipioa, penizilina eta beste hainbeste serendipiaren adibide omen dira. Tupust! Eskerrak bertso musikatuetan beste soinu batzuetan murgildu garen eta argi kantatu dugun ez dela kasualitatea.

Serendipia itxaropenari lotua egonda, zaila da aske izatea; izan ere, badago aurkitzerik bilatu gabe? Ez naiz ametsak pertsegitu beharraren edo querer es poder ideiaren apologia kapitalistaz ari, intentzionalitateez baizik. Bilatzen duguna baino ez dugu aurkitzen, modu batera edo bestera ez bada.

Intentzionalitateak dira gure gorputzak, idealismoan erori gabe, betiere; badagoena, bada, da. Existitzen denari izena jartzea, hura etiketatzea, sailkatzea, ordenatzea, hartaz baliatzea edota badena ustiatzea eta esplotatzea aurkitzea da?

Kolon, Newton: serendipiak zoratu egin zintuzten. Mallarmeri erreferentzia eginez, dadoak besterik ez zenituzten eskuetan. Eta guk ere aukera berdinak ditugu: dadoak ala poesia, ez dago besterik…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.