Zuzendariari

Santoral frankista indarrean

2013ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Askotan, gure izenetan islatzen gara. Batzuetan guk geuk aukeratzen ditugu izenak. Eta horien bidez islatzen ditugu gure nahiak. Edo gure nortasuna. Beste batzuetan, aldiz, ez dakigu oso ondo zeinek ezartzen digun izena. Oraingoan bezala: ikastetxe bati «Blas de Lezo» izena eman diote Pasaian. Falangistek herriko kale bati nola, orain Nautika Eskolari hala.

Ez jakintasun galanta edo hegemonia ideologiko ultra. Edo biak. Kolonbiako zein Espainiako demokratak pozik egongo dira. Inongo gobernu delegaturik ez du salaketarik jarriko. Eta Savater intelektual handia, ezin kabitu.

Irakaskuntza zentro bati tamainako izena ematea erridikulua da. Lezoko familiako Blasek ez zuen inolako protagonismoa izan herrian. Familiakoak bai. Hark, ez. Zer dela-eta izen hori? Estrategia militarra irakatsi behar al dute? Somalian arrantza egiteko halakorik behar, agian?

Udalak bultzatu dituen ikerketei esker, Pasaian baditugu izenak soberan gure iraganetik ekarrita gure etorkizunera begiratzeko. Duintasunez begiratzeko: Selma Huxley, Kanadan euskaldunen arrastoa topatu zuena; Enrique Moreno, Bou Nabarraren komandantea; Ciriaco Iñigo Ezkurra, pasaitarrek ikasteka nautikoak egiteko udal-beka bat sortu zuena...

Pasaitarrok eskubidea dugu gure ikur propioak izateko, guretzat esanguratsuak direnak. Eta haien bidez munduan agertzeko ere bai. Horregatik, udalari eskatu nahiko nioke bere esku dagoen guztia egiteko xelebrekeria hau aldatzeko. Eta hori eska diezaiola izena erabaki duenari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.