ZUZENDARIARI 

Rosa Parks, Xabier Amuriza eta Gasteiz

Gasteiz.
2016ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Lehengoan Samara Velteren Ukabil hori izeneko zutabean Tess Asplundekin topo egin nuen, Suediako neonaziei aurre eginez keinu ausart batez. Rosa Parks etorri zitzaidan gogora, autobusean, zurientzako eserlekutik altxatzeari uko eginez. Keinu esanguratsu eta eraldatzaileak. BERRIAko orrialde berean Xabier Amurizari Iñaki Muruak eskaini zion artikuluarekin topo egin nuen. Zein izan zen Amuriza martxan jarri zuen keinua? Auskalo! Baina zerbaitek jarri zuen. Bertsolaritza euskara batuan sortu zuen, eta bertsolaritza zerutik zetorren dohaina ez zelako konbentzimendua lau haizeetara zabaldu zuen.

Ezagutu genuen Amuriza 1981eko Udako Euskal Unibertsitatean. Liluratu gintuen bere bertso ikasleen gozamenak eta gureakhaiei kopletan entzunda ere bai. Guk ere nahi genuen horrelako zerbaitekin gozatu Gasteizen. Eta horregatik 1982ko irailean joan ginen bost gasteiztar eta gasteiztartu (Txipi, Martin, Amaia, Rikardo eta bostok) Abel Enbeitarengana gure irakaslea izan zedin proposatzeko sortu nahi genuen bertso eskolan. Eta horrela hasi genuen bertso mugimendua Gasteizen. Aiara aldean ere bai. Eta beste hainbat txokotan. Dudarik gabe, garai haietan behintzat hori ez zen posiblea izango Amurizak keinu bat egin izan ez balu, geroago ideia, lana eta bertso eskolen olatua bihurtu zena. Xabierrek egindakoak ez du izan Rosa Parksek egin zuenak bezainbesteko ondorio eta oihartzunik munduan, baina bai euskaldunon artean. Eta hitzaren kirol nazionalaren zale bihurtu ginenoi bizitza markatu, goxatu zigun (eta digu). Mila esker, tokaio!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.