Deikaztelu (Nafarroan) eta Itsaso (Gipuzkoan) arteko 400 kilowatteko argindar linea berria eraikitzeko proiektuaren prozedura administratiboa bukatzear dago. Seguruenik laster proiektua onartu eta martxan izango da. Horren kontra alegazioak aurkeztu ahal izateko, aste gutxi besterik ez da falta. Hala ere, Autopista Elektrikorik Ez plataformari esker, inposizio horri aurre egiteko aukera dugu. Beste tresna batzuk ere gure esku daude gure erresistentzia azalarazteko.
Udal autonomiaren gainetik inposatu nahi den azpiegitura da; kaltetuendako inolako onurarik ez dakar, eta kalteak edo eragozpenak, ordea, ugari.
Kalteak jasan behar dituzten herri gehienetako udalbatzek eta alkateek kontrako jarrera argia erakutsi dute. Beharrezko alegazioak aurkezteaz gain, herritarrok kontrako jarrera azaltzeko aukera dugu, auzokideen batzarrek bultzatutako eta sustatutako herri galdeketen bitartez.
Ingurumen eta lurraldearen kontrako erasoek kezkatzen gaituzte Sustrai Erakuntzan. Kasu gehienetan, interes ekonomiko pribatuekin zerikusia duten erasoak dira horiek, besteak beste, tentsio altuko argindarraren linea, hondakinen erraustegia Portlanden, fracking delakoa edo haustura hidraulikoaren bitartez gasa ateratzea. Hori dela eta, babesa ematen diegu interes horiek salatu nahi dituzten taldeei eta norbanakoen erabaki ahalmena berreskuratzeko iniziatiba sustatzen dutenei.
Zuzendariari
Red Electrica Españolaren inposizioaren kontra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu