Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria da, ez dakit horretarako lehiaketan lehen postua atera zuelako, edo Donostiako indar biziek izendatu zutelako, udalak antolatzen dituen beste ospakizunetako zuzendari batzuk bezala.
Aurten edo, izurrite abizena duen Herrialde Katalanetako kazetari espainol batek Josu Urrutikoetxea jaunari elkarrizketa —gutxienez, polemikoa— egin dio. Dokumentala inortxok ez du ikusi, Rebordinos jaunak eta beste pribilegiaturen batek izan ezik.
Horri esker, aurreiritzietan sendo oinarritutako iritziak plazaratu dira, elkarrizketatuaren kontra. Rebordinosek sintesi lana egin du, espainieraz: «Ternera-ri buruzko dokumentalak argi utzi du ETAko zuzendarien maila intelektualaez zela oso altua».
Jo dezagun Rebordinosi, txikitan, Mortadelo esaten ziotela, beste batzuei bezala. Gaur, errespetu eskaseko seinalea litzateke albistea honela hastea: «Mortadelo Zinemaldiko zuzendariak esan du...». Kontu bat da Josu Urrutikoetxearen ideologiarekin bat ez etortzea, eta bestea polizien hizkerako aliasa erabiltzea, haren izenik ere aipatu gabe.
Goazen giharrera: dokumentalak, benetan, argi utzi du ETAko zuzendarien maila intelektuala apala zela? Orduan, nolakoa zen berrogeitaka urtez ETA suntsitu nahian ibili diren politikari, kazetari, polizia, salatzaile, militar eta antzekoen maila intelektuala, ia mende erdian ez baitute lortu helburu hori, ezta gerra zikina baliatuta ere?
ZUZENDARIARI
Rebordinosen esanak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu