Donostia

‘Puerta’ edo ‘ate’

2025eko otsailaren 12a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Tamalez, ospitaleratuta izan naiz egun batzuk, eta gauza bitxi batek atentzioa eman dit: gela guztiak sailkatuta daude ohearen arabera, hots, puerta P edo ventana V. Nire uste apalean, Osakidetzak aldatu beharko luke hori eta euskara erabili, atea A eta leihoa L, esfortzu handirik egin gabe, kontuan hartuta Osakidetza euskalduntze prozesuan buru-belarri sartuta dagoela. Eta, gainera, ulertzeko arazoa gaur egun ez dago, bizi gara gizarte batean non normala den beste hizkuntzetan aritzea: Basque Culinary Center, Reale Arena, running, puenting, spinning... Beraz, A edo L, eta ez P edo V.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.