Zuzendariari
Psikiatrikoan ere torturatzen da
Farmakoekin torturatzen da psikiatrikoan. Farmako horiek laborategi sofistikatuetan asmatzen dira; frogarik utzi gabe torturatzea da gauza. Psikologikoki eta fisikoki kalte egiten digute, eta egunero ematen dira. Pazienteengan eraginak dituzte: neke fisikoa, oinez ibiltzea eta eskailarak igotzea kosta egiten da, eta nahiz eta kanpotik ez den nabaritu, prozesioa barrutik doa, nazkagarria da; psikologikoki depresioa sortzen dute, pentsamendu txarrak eragiten dizkidate, eta morala behera doa, norberaren buruaz beste egiteko pentsamendua dakarte, batez ere indizioak. Horra hor psikiatren gezurrak; farmako hauekin burua makurtzen da eta nortasuna ezabatzen da, farmakoekin ez dut aurkitzen neure burua, higuingarria ere bada; farmakoek tabako adikzioa ematen dute, psikiatrikoan %95ek erretzen dute, pazienteen artean jakina; farmakoek jateko gogo itsua sortzen dute, ni indizioarekin 30 kilo gizentzen naiz, jatuna bainaiz, eta indizio barik, aldiz, argala naiz. Horregatik, ezin da gose greba egin, farmakoek borondatea txikitzen dute, deus da barne indarra, eta ezin zaio laga jateari; farmako batzuek urduritasuna sortzen dute, urduritasun kimikoa, nazkagarria. Pilulak hartzeari uko egiten diona ohean lotzen dute, beso-hanketatik, eta indizioa jartzen diote. Indizioaren eraginak hilabete irauten du. Beldurra dago hemen, kexatzen dena zigortu eta denbora gehiago edukitzen dutelako. Zergatik torturatzen dute? Gaixoarazteko, ziurtatzeko bezeroa. Hau da psikiatrikoa, tortura, hitz batean esanda. SOS.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu