Zuzendariari

Protagonista galdua

Laukiz.
2014ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Beste urte batez Gabonetan gaude. Eta hori gogorarazteko mezu ugari ikusten ditugu edonon. Bai kaleetan, komunikabideetan eta herritarren arteko elkarrizketetan ere. Guztion artean beharrezkoa da Gabonei buruzko aipua egitea, egunotan ondo pasatzea elkarri opatuz, beste edozein oporralditan modura. Prentsan iragarri den modura, elikagaietan prezioetan ere nabari da Gabonetan gaudela. Eta merkatariek ere bai kontuan hartzen dutela denboraldi hau, dirua irabazteko esperoan. Denboraldi honetan, baita, bazkari-afari eta denetariko gastuen kontua ere dator, herritar bakoitzeko batezbesteko gastua kalkulatu egiteraino, aurtengoan zerbait motelduko omen dena. Baina oso gutxitan ikusten da, eta are gutxiagotan entzuten, Gabonetako benetako protagonista nor den. Eta, protagonista hori, Jesus Haurra dugu, gure kale, komunikabide eta mahaietan gehienengandik ahaztua dena. Kristauon artean ere salatu beharra dago, kasu askotan, egiazko protagonista dugun hau ia aipatu ere egiten ez dela. Eta, horren ordez,argia, maitasuna, harreman ona eta bestelakoak jartzen direla, guzti horien oinarria dena alde batera utzirik.

ZUZENKETA: Inprentako arazo tekniko baten ondorioz, astearteko egunkarian hainbat orri ordenaz aldatuta argitaratu ziren. Barkamenak irakurleei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.