Zuzendariari

Prostituzioa

2011ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Gizateriaren kultura-era zaharrenetakoa den honetan, patriarkatuak rol erabakigarria betetzen jarraitzen du. Egun, gehiengoak sexuaren jarduera eta berau adierazteko eskubidea maskulinitateari esleitzen jarraitzen du, eta oraindik ere harriduraz begiratzen zaio bero dagoela dioen emakumeari.

Bestalde, sexua erosten duen gizaki bakarti eta alferrontzi higuingarriaren mitoak aintzineko oroitzapena izan beharko lukeen arren, egile-ekintzailea gizartetik kanpo dagoen gizakia dela uste izateko joera izaten jarraitzen da, nahiz eta errealitateak argi asko kontrakoa adierazi.

Sexua erostea eskubidea dela aldarrikatzen duen jendarteak maila berberean jartzen ditu emakume guztiak, hau da, sexu-objektutzat. Gure herriko legeek emakumeenganako indarkeria basatia babesten dutela esan dezakegu. Ez al da prostituzioa gizartean hoberen errotua dagoen eta emakumeen aurkako indarkeria ederkien islatzen duen elementurik adierazgarriena?

Sexua erostea boterea adierazteko ariketa da, gorputz baten jabego osoa lortzeko diru kopuru bat ordaindu behar izanak ez du behintzat besterik adierazten. Beraz, sexu-erosketak legezkoa izaten jarraitzen duen bitartean ezinezkoa izango da generoen arteko berdintasuna lortzeko borroka horretan aurrerapausorik ematea.

Oharra: gure hizkuntza orrazten duten hizkuntzalariei «emagaldu» hitza euskarazko hiztegietatik ezabatzea gomendatuko nieke, ziur bainago nire herrian galduta dabilen emakumerik ez dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.