Zuzendariari
'Pretty woman' eta Euskal Herria
Richard Gere Nicolas Sarkozy baino piano jotzaile hobea izatea eta Angela Merkel ez izatea Julia Robers bitxikeria baino ez da. Funtsean, filmaren argumentuak eta Euskal Herriaren egungo egoerak antzekotasun handia dute. Zertan? Galdetuko duzue. Filmak Angela eta Nicolasek bizitza errealean duten ofizioa erakusten du argi eta garbi: dirudunek kiebrak jotako enpresak erosten dituzte, zatikatu, eta berriro jartzen dituzte merkatuan. Horra hor antzekotasuna, euskal-nafarron egoera ekonomikoaren aterabidea. Ez al zaie interesatuko Angela eta Nicolasi merke-zurrean Espainia osorik erosi, zatikatu, eta berriro Europako merkatuan barneratzea, txikiago eta eraginkorrago?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu