ZUZENDARIARI

Presoen sakabanaketa ez da gaurkoa

Intxorta 1937 kultur elkartea.
2018ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Euskal Herriko 1.012 preso zeuden Puerto de Santa Mariako penalean, 1938an. Haietatik 633 bizkaitarrak ziren, 258 gipuzkoarrak, 73 arabarrak eta 48 nafarrak, «biziarteko espetxe zigorerra». Datuok jaso dira Cadizko Artxibo Historiko Probintzialetik. Kolpistek Errebelamendu Militarra eta Errebelamenduari Lagundu izana delituak ezarri zizkieten Bigarren Errepublikaren aldeko erresistenteei. Frankistek espetxeratzen zituzten etxetik.

Katalunian, berriz ere, errebelamendu delitua aplikatu diete boto eskubidea defendatzen dutenei. 80 urte geroago,euskal presoek, asko eta asko orduko erresistenteen seme-alabak edo ilobak, ETAn sartu zirenak, erakundea desegin eta gero jarraitzen dute Puerto de San Mariako, Huelvako eta Almeriako espetxeetan. Orain 80 urte indar basatiz euren legea ezarri zutenen jarraitzaileek ez dute betetzen legea. Demokrazia armaz txikitu zuten, eta armaz eta errepresioz jarraitzen dute sasidemokrazia defenditzen. Debagoiena inguruko (Aramaio eta Soraluze barne) 40 preso zeuden penal hartan:

Arrasatekoak 13: Segundo Ceciaga Uriarte, Juan Azcarate Isasmendi, José Miguel Egidazu Pagaldai, Francisco Vitoria Errasti, Gregorio Yarza Abalia, Eduardo Liquiniano Heriz, Felipe Loidi Zubiaur, Mateo Astaburuaga Bengoa, Vicente Ballona Ansoategui, Jose Maria Ceciaga Ezcurra, «ez zuen esaten gora Espainia eta gora Franco», Felix Zulueta Belategi, Alejandro Rodriguez Perez, Casimiro Muguruza Exposito, azken hori bertan hil zen, 1939ko martxoaren 5ean. Bergarakoak 10: Silvio Garcia Rebolledo, Jose Altuna Garitano, Julian Guimon Rezola, Victor Ibarzabal Etxebarria, Domingo Jauregi Zubia, Angel Lazkano Juaristi, Jacinto Osa Unanue, Eustasio Urzelai Alberdi, Jose Ibarreta Sañudo, Aniceto Retegui Aranes. Antzuolakoak 3: Meltxor Gabilondo Legorburu, Jose Maria Basterrika Arbelaitz, Roman Laskurain Larrañaga. Oñatikoak 3: Marcelino Kortabarria Murguzur, Jose Maria Galarza Zulueta, Marcelino Astiazaran Leturia. Soraluze 7: Antonio Alberdi Alberdi, Alejandro Lascurain Ganuza, Martin Zabala Oregi, Manuel Retolaza Agirrebeña. Jesus Iraeta Odriozola, Gonzalo Iaeta Odriozola, Juan Larreategui Maturana. Eskoriatzakoak 2: Julian Uribetxebarria Galdos, Jaime Aranburuzabala Azkoaga. Aramaiokoak 2: Jesus Ormaetxea Trojaola, Manuel Ormaetxea Trojaola... Artxibo horretan, Puertoko penalean 1936-1955 arte egondakoen 5.690 espediente daude. Eta horietatik gutxienez 1.012 ziren euskaldunenak; baliteke gehiago izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.