Sestao

Pornografiaren aurka, heziketa sexu-afektiboa

Aitana Rabanal, Karlos de Las Heras eta Ainara Flores
2024ko abenduaren 3a
05:00
Entzun

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen, izan ere, beren sexu heziketa bakarra pornoa da. Nola demontre heldu gara honaino?

Jakina denez, pornografia ikusteko baliabideak guztion eskura daude. Ondorioz, 7-9 urteko umeek lehenengo aldiz ikusten dute. Halaber, 10,5 urterekin jada kontsumitzaile dira. Bistan dago bideo mota hauetan emakumeek rol pasiboa hartzen dutela gizonen desirak betetzeko nahian; hain zuzen ere, talde bortxaketen bideoak dira gehien ikusiak. Dudarik gabe, egoera honek ondorio negatiboak dakartza eta konponbidea aurkitzea ezinbestekoa da.

Hori guztia kontuan izanda, egoera hau saihesteko heziketa sexu-afektiboa landu behar da. Horretarako, eskolan, etxean zein kalean hitz egin behar da nahitaez, naturaltasunez, sexuari buruz. Honen helburua errespetua eta berdintasuna bermatzea da edozein harremanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.