ZUZENDARIARI

Popatik

Algorta.
2015eko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Hala gomendatu zidan lehengoan lagun min feminista batek. Prostatan ibiltzea osasungarria dela eta berebiziko plazera ematen duela irakurri du. Beatriz Gimeno aktibista feminista eta lesbiana ere aipatu zidan: «Mundua hobeto lebilke guztioi bizitzan behin bederen sartuko baligute —esan zidan—, botere ikuspegitik zeharo desberdina baita zeuk sartzea ala zeuri sartzea». Besteen larruan jartzeari ariketa onuragarria deritzodan arren, irribarre eszeptikoa atera zitzaidan, neuk dakidala nire lagunak zer sartu ez dauka eta. Ikuspegi murritz beretik, zera erantzun nion, ordura arte, behintzat, gizonezkoek ez nindutela sexualki erakarri.

«A —esan zidan—. Eta nor edo zer da, bada, gizonezkoa?».

Handik bi egunera pakete bat ekarri zidan postariak. Gomazko zakiltzarrari ohartxoa itsatsi zion lagunak: «Ez nago batere ziur gizonezkoa zer den, baina jostailu hau ikusi dut, eta zutaz gogoratu naiz. Baietz kateatu!».

«Bai zera, hau kateatu!», pentsatu nuen, trasteari begira beldurtzen hasia.

Oraindik ez dut jostailua estreinatu. Beldurragatik, hain zuzen ere. Ezezagunaren beldur. Tabuaren beldur. Plazer handiegia sentitzeko beldur, agian. Eta lagun minak egin zidan galderaren erantzuna betiko galtzeko beldur. Misiolari heteroaren pribilegioak galtzeko beldur. Homofobiaren beldur ere bai. Ingurukoen homofobia. Neurea bera.

Neure burua pertsona irekitzat neukan nik postaria etorri arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.