Joan den astean klima-aldaketaren inguruan ETB2an mediku alergologo batek hitz egin zuen, adieraziz, euriteak bakantzen badira polenarekiko alergiak luzatu egingo direla denboran.
Alergologoa mintzo zen unean, lorez betetako arbola bat eta erlea lore batean lanean agertu ziren, ikuslearen irudimenean polen-alergia eta lore politak bat eginez.
Guretzat politak diren loreek polen gutxi sortzen dute, intsektuak baitituzte garraiatzaile. Ondorioz, hauen polenik ia ez da airean izaten.
Badira beste landare asko beren polena haizearen bidez zabaltzen dutenak, eta, beste lore batera iristeko probabilitatea txikia denez, polen asko sortzen dute.
Animaliok, airearekin batera, polena ere gure arnas aparatura sartzen dugu, eta hauek dira gero alergia sortzen dutenak. Landare alergeno batzuk aipatzearren: platanoa, urkia, olibondoa, gaztainondoa... Belarren artean, gramineoak dira alergia gehien sortzen dutenak.
Beraz, kontuz ibili behar dute hedabideek zabaltzen duten informazioarekin, kalte egin baitiezaiokete erle-polen ekoizleei eta baita kontsumitzaileei ere, beharrik gabe zalantzak sortuz.
Egiaren izenean, esan behar da erle-polenak ere sor dezakeela alergia zenbait pertsonatan, beste edozein janarik bezala (erle-polena jan egiten baita). Erremedio erraza du halakoak, jateari uztearekin batera desagertuko baitzaio ondoeza; zailagoa du aireko polenari alergia dionak.
ZUZENDARIARI
Polena, klima eta ETB
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu