Zuzendariari

PNV, zaborra eta 5. edukiontzia

Zornotza.
2014ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Zaborraren gaiari aspaldi hatsa dario. Betidanik errazena egin dugu: zabor poltsa bete, eta edukiontzira eraman. Baina ordua heldu da zaborraren arazoari irtenbidea emateko.

Lehenengoz, derrigorrean egin behar duguna da gure kontsumoa gutxitzea eta zaborren kopurua jaistea. Gero, zaborra birziklatzea bultzatu behar da. Eta zer egin gure zaborrarekin?

Aditu gehienen arabera, atez atekoa da (ikusi Katalunia eta Gipuzkoako kasuak) zaborra kudeatzeko sistemarik hoberena. Ikusten ari gara zelan Usurbilen eta Hernanin, esaterako, birziklatzeko tasa %80 eta %90era heltzen ari den. Materia organikoa konpost plantetara bideratzen da, sortutako ongarria erabiltzeko. Eta atez ateko sistemarekin Zubietan eraiki nahi duten errauskailu kutsagarria eraikitzea saihestu da.

Nahiz eta atez atekoa sistema hoberena den, Bizkaian, Zornotzan, Iurretan eta AbadiƱon PNV materia organikoa batzeko 5. edukiontziaren alde dago. Horretarako, 650.000 euroko aurrekontua du. Bosgarren edukiontziari esker zabor organikoaren %4 konpostatzea espero du Bizkaiko Diputazioak; atez atekoarekin %100 konpostatzen ari da Usurbilen.

2011ko datuen arabera (www.zerozabor.org), Gipuzkoan, bosgarren edukiontziarekin biztanleko 17 kilogramo materia organiko batu zen. Atez atekoarekin, aldiz, biztanleko 87.

Atez atekoa jartzearen alde ez badaude, beste irtenbide bat dugu: gure zaborra jatea. Telepizza edo Burger Kingera zaborra jatera joaten gara, eta ohituta egongo gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.