ZUZENDARIARI

Pello Errotaren hauspoa

Iurreta.
2017ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Pasa den astean-edo Pello Esnalek BERRIAn Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua, Mikela Elizegik berrargitaratu eta goraipatua kronikatxoa. Hartu eta irakur-irentsi bat-batean. Sarreran Bernardo Atxagaren ibilaldi loratu eta pausatua. Antonio Zavala, Manuel Lekuona eta Gabriel Arestiren iritziak dakarzkigu nobela honen prestaketa esplikatzeko.

Zein kontaera apaina eta apala duen Mikelak. Apala den heinean tentsioa mantentzen du. Goian. Errima! ... eta gero zer? Esku artekoak amaitu eta berriz liburura, ez dago lo egiterik! Meza-diruak eta apaizei bertso sorta edo behiak idien aurka galdutakoan tristezia, zakur amorratuen ausikiaren ondorioz salutadorea ... bahj, txorradak ... jakituria Parisen omen zen, baina ... Anjel Lertxundik ere goraintzia erakarri zigun Mikelarengandik gomutan.

Pello errotaria heriotza aurrean Frai Daniel Baertelekin konfesatu zela dio bere alabak liburuan. Frai Baertel hau, frantziskotarra, hamahiru mila sermoi ingururen egilea ei zen. Durangarra jaiotzez eta Asteasun bezalaxe gure herrian ere, Ijorretan, misioak emandakoa. Gure amaren osaba Felipek, mutiko nintzela, esaten zigun: «Aita Baertelek esaten zuen gizonak ogia ahora eta prakak behetik janzten dituen artean gixona inperfektua izaten jarraituko dik...»

Errota zahar maitea entzuterakoan taloa erreta edo morokila jateko Pello Errotarenean Mikelak ehotako irina gomendatzen dizut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.