ZUZENDARIARI

Pedro Sanchez jauna eta erreferenduma

Gasteiz
2021eko urriaren 21a
00:00
Entzun
Zoaz pikutara! Ez, alde egitea legezkoa ez den bitartean. Baina badirudi Pedro Sanchez jauna ez dagoela horretarako prest. Herri borondatea, dio Espainiako Gobernuko presidenteak, hauteskundeen bidez adierazten da, ez erreferendum bidez. Horrela, hainbeste denboran indartu dutenek alderdi-bikotasuna, beti bi alderdi nagusien artean hautatzera behartuz, onartezin bihurtu nahi dute bi aukeraren artean erabaki ahal izatea.

Denbora luzez demokrazia eredu izan bide da, baina orain susmagarria. Gainera, badirudi interesatua dela autodeterminazio erreferenduma aldarrikatzea, kontsultarako beste edozein eskubide bezala. Non geratzen da, orduan, aniztasuna? Marra gorritik kanpo? Demokrazia osoa hori al da?

Nolanahi ere, Sanchezen esanetan, horrelako erreferendumek banaketa besterik ez dute ekartzen. Baina kontua da batzuetan jada haustura badagoela, eta, egon arren, ez dela ikusi nahi. Baina horrelako egoeretan ez dago zer eginik. Berdin dio bazkidea izan edo ez izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.