Zuzendariari

Patxi Zabaletari

Pasai San Pedro.
2011ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Duela egun batzuk adierazi zuen Patxi Zabaletak koherentea dela Aralarrek Bildurekin koalizioa osatzea datozen hauteskundeetarako. Beraz, hortik ondorioztatu behar dugu koherentea dela ETAren behin betiko desagertzea eskatu nahi ez duen alderdikoekin eskutik joatea; koherentea dela, era berean, azken 50 urte hauetan herri honetan eragindako sufrimendua aitortu nahi ez duten horiekin elkartzea; koherentea, halaber, Aralarkideok bere sorreratik Ezker Abertzale tradizionaletik jasotako irain, laido, mezpretxu eta mehatxuengatik damurik agertuko ez diguten horiekin joatea. Itsuenak ere ikus dezake. Estrategia politiko-militarra arbuiatu eta soilik politikoa hartu izana ez da gertatu hausnarketa etiko baten ondorioz, komenientzia hutsagatik baizik, gobernuak hala behartu duelako klandestinitatean ez jaustearren. Nik, beste hamaika Aralarkideen antzera, ez dut ulertzen nola hartu den erabaki hori, hain begi bistakoa denean indarkeriaren gaiaren aurrean amildegi etiko batek banatzen gaituela Ezker Abertzale tradizionaletik. Nola liteke Aralarrek bere leloan aldarrikatzen duen «ideia guztiak, pertsona guztiak, proiektu guztiak» aintzat hartzen ez duen alderdi batekin bat egitea? Ez dakit zer dagoen atzean, baina minduta sentitu gara bat-batean «polietikari» muzin eginez Aralar, EA eta Alternatibaren antzera, EATren beste satelite bat bihurtu nahi izateaz. Ziur egon daitezela Zabaleta eta koalizioa osatzearen alde agertzen den %60 hori hainbat Aralarkidek ez dugula bidegabekeria horretan konplize izan nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.