Donostia

Pasaiako itsas festibala eta mugikortasuna

Miren Egaña Goya
2024ko maiatzaren 19a
05:00
Entzun

Aurreko astean Pasaiako itsas festibalean izan ginen. Zorionik beroenak Albaolari, beste behin ere ikuskizun bikaina denoi eskaintzeagatik. Beste gauza bat da Pasaiako Udalak zein Gipuzkoako Diputazioko mugikortasunekoek izan duten jarrera: eten egin zuten E09 busaren ohiko bidea eta, kosta ahala kosta, errepidea hutsik mantenarazi zuten.

Udaltzain batzuk jarri zituzten horretarako, Trintxerpen Ricardo Ugarteren Aingura eskulturaren biribilgunean eta baita San Pedroko elizatik gertuko biribilgunean ere, esparru hori hutsik mantentzeko. Bost axola izan zitzaien jende saldoak egin zituen ahaleginak ikuskizuneraino hurbiltzeko, oinez joan eta etorria, lau-bost kilometroko ibilbide neketsua, batez ere adineko jendearen kaltetan eta baita familien kaltetan ere; dena eguzkipean, batere itzalik gabe, gainera.

Ez da bidezkoa joan-etorri hain luzea bi herritar multzo horientzat. Gure zergak ordaintzen ditugu, eta beste zerbait merezi dugu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.