ZUZENDARIARI

Pako Alkorta, herri-gizona

Usurbil
2020ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Usurbilen Pako Alkorta entzunda, aski ezaguna izan da esku-pilota suspertzeko lanetan. Pako eta frontoia elkar loturik izan dira ia bizitza osoan. Andazpe eta Peña Pagola Elkarteen izenean hainbat belaunaldi bere ingurutik eta frontoitik paseak izan dira. Esku-pilota bihotzean zeraman pertsona genuen eta bere lan eskergatik herrien arteko hainbat pilota txapelketatako finalera iritsia izan da Usurbil herria. Kalean pasarteak, esamesak, kantuak eta adar jotzeko ziriak izaten zituen hizpide. Kale bizia nahi zuen, ika-mikak egon arren, umorez gailentzeko joera zuena.

Bertsozalea ere bagenuen, Usurbilen ospaturiko Herriko Bertsolari Txapelketetan epaile aritu baitzen. Antzerkian ere parte-hartzaile borrokatua, beti prest zegoena eta azkenaldian jubilatu taldearekin emanaldiak egin zituena. Kultura mailan egindako lanak egundoko itzala utzi digu. Bera itzali arren, bere irudiak pizturik jarraituko du Usurbilgo herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.