Lagunek liburuak emanzizkigutenez, Ekaitzen datuak jarri, paketea hartu, treneko txartelak eta dokumentazioa daramatzagula ziurtatu, eta bagoaz; Hendaiatik arratsaldeko 19:20ko trena hartu, eta goizeko 07:15ean atzerapenik gabe, iritsi gara Austerlitzeko geltokira. Ondo aurkitu dugu semea, pozik, familia eta herriko azken berrien jakin-minez: ea aitona-amonak nola dauden; Txuri, Labi eta Zaporraren ongi etorriak nola joan diren; «Plazak Bete» ekimenaren arrakasta komentatu...
Pozik eta ilusioz bizi du Euskal Herrian zabaldu den aro berria, lasai hartzeko, atzera bueltarik ez dagoela, baina pazientziaz eta inurri lana eginez aurrera goazela dio.
Zirt-zart batean joan dira bisitak iraun dituen 40 minutuak. Estu-estu besarkatu, musukatu, eta bagoaz. Itxarongelan utzitako dokumentazioa jaso, eta kanpora. Arratsaldean trena hartu dugu Zarautzera gauez itzultzeko; tristurari buelta ematen saiatuko gara, etsipena eta mina herriko elkartasunarekin osatuz... Hendaiara iritsi, kotxea hartu, eta etxera. Hurrengo egunean ohiko bizimoduari eutsi behar, mila kilometrotara, ziegan ia egun osoa, mendeku hutsagatik eskubiderik gabe dagoen semea oroituz.
Hala ere, duintasunak eta herrian jasotzen dugun elkartasunak aurrera egiteko indarra ematen digu. Beraz, utz iezaiezue, gazte zein helduei, elkartasun ekimenak burutzen. Laster,jaiak ospatzen hasiko garen egun hauetan, preso eta errefuxiatuen alde egiten diren elkartasun ekimenak oztoporik gabe eta normaltasunez bizi ditzagun zarauztarrok.
Zuzendariari
Oztoporik ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu