Zuzendariari

Ostruken arteko deman, herria galtzaile

Leioa.
2012ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Azaroaren 14ko nazioarteko grebarako bi aste falta diren honetan, burua lurpean sarturik zeukan ostruka erraldoia topatu dut Lanbideren bulegorako bidean. Irailaren 26rako greba «orokor» batera deitu zuen hegazti horrexek, eta ondokoa bota zion gure herrian bizi den beste ostrukatzarrari: «Aurreratu egin natzaizu. Ea zeinek daukan handiagoa!».

Horrela dabiltza gure ostruka biak aspaldi (nor bere gainerako ostrukeriekin, jakina).

Irrigarria ez ezik, oso arriskutsua da joko hori, txikiagoa zeinek daukan argitzeko espektakulu errukigarri samarrak bihurtzen baitzaizkigu greba egunak: A-14an, deialdia azkar zabaldu ezik, greba ahula geratuko zaie Nafarroan, eta tristea EAEn.I-26koa berriro, baina aldrebes.

Bi ostruka horiek gidatzen dituztenek zer eskubide dute herritarrok neoliberalismoaren aurka daukagun borroka-tresnarik eraginkorrena horrela desarmatzeko? Greziako egoerara heldu beharko al dugu borrokan bat egiteko? Gauden lasai, gure eguna iritsiko da eta.

Irlanda hainbestetan aipatu dugun herri honetan noiz ulertuko dugu beste aldearekin hitz egitera kondenatuak gaudela? Madrili elkarrizketa politikoa eskatu, baina ez gara gure auzokoekin ogiaz hitz egiteko gai. Lastima, gure lan eta gizarte-eskubideen defentsa baino elkarlanerako aukera aproposagorik nekez aurkituko baitugu.

ZUZENKETA: Igandean, azaleko argazki notizian Pili Zabala Joxean Lasaren arreba dela jarri genuen, eta okerra da; Joxi Zabalarena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.