Administrazioan Euskaraz Taldea

Oscar Txibiteren gurpil zoroa

2025eko urtarrilaren 26a
05:00
Entzun

2024ko ekainaren 18an, Oscar Txibite Nafarroako Lurralde Kohesiorako kontseilariak Arartekoari esan zion onartzen zizkiola honako gomendio hauek, kexa bat zela-eta: N-121 errepidean, errotulazioa ele bitan jartzea, bai eremu euskaldunean, bai eremu mistoan; eta karteletan, Frantzia idaztea, Francia izenarekin batera. Hori bai, kontseilariak esan zuen garestia zela gaizki jarritako errotuluak zuzentzea, eta etorkizunean beteko zituela gomendio horiek. Bada, 2024ko irailean, Belateko tunelak itxi zituen, eta berriz ere hainbat seinale gaztelania hutsean jarri zituen, eta Francia soilik erabili.

Horren aurrean, Donamariako herritar batek berriz ere kexa jarri zuen Arartekoan. Ba kexa horren aurrean, Oscar Txibite saiatu da berriz ere juridikoki justifikatzen ez dagoela behartua seinaleak ele bitan jartzera, eta Francia bakarrik erabili behar duela. Arartekoak aurreko kexetan jada desmuntatu zizkion argudio horiek, eta ekainaren 18an Oscar Txibitek jada erantzun zuen onartzen zituela Arartekoaren gomendioak, baina berriz ere berdin jokatu du, eta kexaren aurrean berriz ere argudio berberak erabili ditu bereari eusteko. Oscar Txibiteren gurpil zoroa.

Berriz ere PSOE euskaldunoi adarra jotzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.