ZUZENDARIARI

Osasungintza eta euskara

Medikua.
2015eko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Osasun arloa euskalduntzeko prozesuan ezin zaio erru guztia administrazioari egotzi, euskaldunon utzikeria ere hor baitago. Herriak ez du erreklamatzen eta ez du euskalduntze prozesua bultzatzen. Lagun batek idatzi zidan esanez Osakidetzak mediku bati, gaixoen historian euskaraz erregistroa egiteko, erabiltzaileari baimena eta sinadura jasotzeko eskatzen ziola. Eta nire irudipena da, alde batetik, Osakidetzak baduela Europako arauak betetzeko beharra, eta, bestetik, euskaldunek Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legeak ematen duen eskubide subjektiboa erreklama dezaketela. Niri ez zait asko axola Osakidetzak erabiltzaileei baimena eta sinadura eskatzen dien ala ez. Gure herria gure hizkuntzarekiko konpromisorik gabeko jendearena iruditzen zait dela. 2014an, Osakidetzako euskararen erabilerari buruz, 20 kexa bakarrik jaso omen dira. Ateratzen dudan ondorioa? Gure herriko jendeak ez du behar duen kemena gure hizkuntza bizitzaren arlo guztietan mantentzeko.

Euskal Herria jende asimilatuz edo kolonizatuz betea dagoela garbi dago. AdibidezD eredura joaten diren ikasleek, eskolatik ateratzen direnean, kasu askotan ez dute euskara erabiltzen, ezta medikuen aurrean daudenean ere. «Nahiago dut 100.000 pertsona izatea beren eskubidea betearazten dutenak, euskararekiko konpromisodunak, 400.000 pertsona ahul izatea baino», zioen lagunak. Kontzienteen eta asimilatuen artean muga bat jartzen ez badugu, gure hizkuntza desagertu egingo da edo ghetto batean segituko du. Eta muga hori lortzen da bakoitzaren konpromisoarekin, osasunaren arloan mediku euskalduna eskatuz, eta, behar bada, baimena eta sinadura emanez, historia klinikoa euskaraz izan dezan. Administrazioak erru handia du, baina erabiltzaileek ere egundokoa, beren hizkuntzaren erabilera defendatzen ez dutelako. Nori berea da zuzenbidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.