ZUZENDARIARI

Osakidetzaren 'E', Txantxangorria, 'ahobizi' eta 'belarriprest'

Iberba euskera zerbitzua.
2019ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Euskararen erabilera sustatzeko lehenengo kanpaina Aznarren aitatxik jarri zuen abian, Etxalarretik egunez egun erdaldunagoa zen Bilbora etorri zenean. Geroztik, denbora asko pasatu da, eta mota askotako ekimen eta logoak egon dira. Ikonografiari dagokionez, berrienak eta zabalduenak Osakidetzaren e, Txantxangorria, ahobizi eta belarriprest-en logoak izan dira. Euskaraldiaren asmoa euskera gehiago egitea da ez soilik iazko 11 egunetan, edo datorren urterako aurreikusitako 14 egunetan, etengabe baizik. Orduan, ikonografia ez litzateke iraunkorra izan beharko?

Horrez gain, esan beharra dago Osakidetzaren e-rekin egin zen kanpaina ikusita, harritu ginela Jaurlaritzak eta Aldundiek Txantxangorriaren logoa atera zutenean. Hau da, nola egon daitezke bi ikono gauza bera irudikatzeko? Osakidetzaren logoa argia zen, zabalduta zegoen...

Baliteke denon artean gogoeta egiteko garaia izatea ekimen eta logo bateratuak eduki ditzagun, kanpainak eguneroko erabilerarekin hobeto lotu ditzagun.

Eta ahaztu gabe, kanpainak eraginkor eta iraunkorragoak izateko, honako osagaiak ere behar ditugula: Txepetxek zioen euskaldunon arteko saretzea, Txillardegik zioen burujabetzaren beharra eta denok dakizkigun egiturazko aldaketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.