Eusko Legebiltzarrean babes handia izan du onartutako mozioak. Osakidetzako erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko urrats garrantzitsua da albiste hau, orain gutxi Osabide ez zela euskaratuko entzun eta gero. Horregatik Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak zorionak eman nahi dizkie berau onartu zuten alderdiei, eta horren jarraipena egin dezaten eskatu nahi die.
Une honetan, Euskara Planaren lehen ebaluazioa egiten ari dira Osakidetzan, eta ondoren plan berria egingo da. Lehengoarekin lortutako aurrerapenak ukatu gabe, esan beharra dago oraindik paziente eta erabiltzaileak euskaraz ondo artatzea ez dela lortu, eta, gainera, asko falta zaigula oraindik. Behatokian, adibidez, kexa gehiegi jasotzen dira osasun alorrean zerbitzua euskaraz ez jasotzeagatik.
Beraz, plan berriak aurrekoak lortu ez dituen eta hizkuntza eskubideak bermatzeko ezinbestekoak diren puntu asko ditu helburu: mediku euskalduna aukeratu ahal izatea, Osabide eta bestelako aplikazioak euskaraz eskaintzea, herritarrentzako agiri guztiak euskaraz egotea, historia klinikoa bi hizkuntzetan egoteko prozedura berriak ezartzea, osasun harremanetan euskararen erabilera sustatzea, langileok euskaraz lan egiteko aukera izatea, eta abar.
Ea denon artean osasun alorrean ere euskara behar bezala artatzen dugun.
Zuzendariari
Osakidetza euskalduntzeko beste urrats bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu