Zuzendariari

Osakidetza eta euskara

Zizurkil.
2011ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Gai polemikoa da osasuna eta euskara elkar ulertaraztea. Garrantzitsuena osasuna dela eta euskara bultzatzeko beharrezko diren esfortzuak alde batera uzteko arrazoiak aurkitzen dituzte. Bada, ez dut ulertzen nola den posible: gazteleraz eta portugesez idatziriko testu bat sinarazi zidaten gure bigarren haurra jaio eta bi egunera egin behar zioten proba bat baimentzeko. Tratatu genituen gehienek ez zekiten euskaraz, edo ez zuten egiten behintzat. Hori uler dezaket, eta esan beharra daukat oso arreta ona eskaini zigutela Donostiako Ospitalean. Baina ez dut ulertzen nolaz zegoen gazteleraz eta portugesez testu hura. Atzerritar bati bere hizkuntzan eskaini ahal balitzaioke nondarra den begiratu gabe, asko irabaziko genuke, batez ere ospitale batean sinatu behar diren testuak ongi ulertu beharrekoak direlako, gaizki-ulertuak ahalik gehien ekiditeko, baina euskaraz behar luke bai ala bai. Ez dago aitzakiarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.