Animalien askapenerako Askekintza taldeak antolatua, festa herrikoietan egiten den animalien erabilera jorratzen duen dokumental historiko baten emanaldia egin zen pasa den martxoaren 10ean Hernaniko Biteri Kultur Etxean.
40 minutu historikotan, Gurean-ekin, gazte begano talde batek festa herrikoietan egiten den animalien erabileraksalatu nahi dituzte, eta ez tratu txarrak soilik.
Humanismo bitalista baten aldeko hezitzaileek, baliabide baino moral handiagoarekin, mugarri bat markatu dute. XXI. mendeko gizarte baterako eta oraindik ikuskizun zakarrak behar dituen Europa garatu batean. Non animalien zapalkuntzak eta bide publikoan ematen diren tratu txarrak, algarak, torturak eta heriotza beharrezkotzat jotzen diren oraindik.
Krisialdiak, pobreziak eta langabeziak hain gogor astindutako Eibar bezalako herri batean, 2017an 45.000 euro gastatu ziren zezenketetan... Ez al da hau fondo publikoen bidegabeko erabilpena animalien torturaren goraipamena eta sustapena egiteko? Primitibismo hispanikoa, primitibismo euskalduna... Katalunian 2010ean debekatu baitzuten, Urkullu eta Olano jaun agurgarriak.
Hernaniko alkate jauna, Orain Hernaniko eta Jai Batzordeko kide bakar pare baino ez ziren egon Biterin. Animaliekiko sentsibilitate faltaren erakustaldia, datorren San Joaneko programazioan animalien presentziaren inguruko boto eskubidea kentzen dizuena.
Gogoangarri bat eskatzen dizut: sokamuturra kentzeko galdeketa bat egitea, herritarrak Gurean http://www.askekintza.org/gurean/es.php ikustera gonbidatu ondoren, Biteri Kultur Etxean bertan, emanaldiaren ondoren... bertan bozkatuaz.
Begirunezko ordu bat bakarrik, ondraz, izaki errugabe horiei mende askoz egindako minagatik omenaldi eta ordainketa moduan. Gu ez bezala, haien jatorrizko balio eta nortasuna galdu ez duten izaki zoriontsu eta leial horiengatik.
Bero gizatiarreko ordu bakarrean Hernaniko herriak elezahar honen zati bat ezabatu dezake... eta ez hain elezahar, arrazoi anitzengatik beti estigmatizatu baikaituzte... animo Luix!
ZUZENDARIARI
Ordu bat besterik ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu